XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goardia Zibilaren torturak salatu dituzte Mikel Legarra eta Sotero Etxandik Soterok salatu zuenez, bertze tortura eta tratu txarren artean makila bat sartu zioten ipurtzulotikOtsailaren 26tik 27rako gauean, Goardia Zibilak Arraiozko Xotero Etxandi, Elizondon bizi diren Juan Ramon Urtizberea eta Mª Carmen Erauso bikotea, eta urtetan Bortzirietan bizitua den Mikel Legarra atxilotu zituen.
Handik egun guttitara, azkeneko hirurak libre gelditu ziren inolako kargurik gabe.
Etxandiren kasuan, bere kontrako kargu guztiak ukatu zituen Bueren epailearen aitzinean.
Epaileak halere, momentuz kartzelaratzeko agindu zuen.
Soterok torturak salatu zituen epailearen aitzinean,
Goardia Zibilek presio psikologiko gisa, bere semea atzeman zutela eta libre ikusi nahi baldin bazuen bere kontrako kargu guztiak aitortzeko erraten zioten.
Elkarriko liberatua den Mikel Legarra, bertzalde, Garzonen aitzinean deklaratu ondotik libre utzi zuten.
Prentsaurrekoan salatu zuenez, Iruñean kolpatu eta iraindu zuten.
Buruan boltsa jarri zioten, bainan gogorrena sufritutako presio psikologikoa izan omen zen.
Madrilen zegoela, besteen sufrimendu oihuak aditu zituen eta gelditu gabe Elkarri-ri buruz galdetzen zioten.
Gertatutakoa Garzonen aitzineran salatu zuen eta gainera, salaketa bat jarri du Iruñeko Auzitegian.